EUS CAS

Biografia

grupo

Sangre de Mono 2009an hasi zen bi abeslariz osatutako rap/ragga talde bezala. Lehenengo kontzertuetan ordenagailu batekin eta interneten doan aurkitutako abesti instrumentalekin soilik aritzen ziren. Hurrengo urteetan bi gitarra-jole (elektrikoa eta klasikoa) eta Dj bat sartu ziren taldean. 2013an, abeslari batek taldea utzi ondoren, instrumental guztiak kentzea eta abesti guztiz propioak sortzea erabaki zuten. Trantsizio honetan, bateria-jolea eta baxu-jolea sartu ziren taldean. Erritmo eta estilo berriak ekarri zituzten, gaur egun ezagutzen dugun Sangre de Mono osatuz.

LA REBELIÓN DEL SIMIO (2014)

2014an Sangre de Monok lehen diska (La rebelión del simio) argitaratzen du baliabide xumeak erabilita. Album honetan Ragga/Ska estiloa gailentzen da, baina beste estilo batzuk aurkitzen dira ere (Rumba, Vals, Reggae, etc.). ‘La rebelión del simio’ 9 kantaz osatuta dago. Abesti gehienetan errealitatearekiko ikuspegi kritikoa nabarmena da.

‘La rebelión del simio’ 2014ko uztailaren 27an aurkeztu zen, Irungo festa alternatiboetan.

NO SOMOS TAN DISTINTOS (2017)

2017an, Sangre de Monok bigarren diska ('No somos tan distintos), grabatzen du, aldi honetan, estudio profesional batean (Mik estudioa). Diska honek taldearen azken hiru urteetako bilakaera irudikatzen du, emaitza finalean nabaritzen den bezala. Taldearentzako aurrerapausu garrantzitsua da taldearen kalitateari dagokionez, bai musikalki, bai soinuaren aldetik.

Hainbat estiloen artean, Rock-a, Reggae-a edota Rumba, Ragga/Ska estiloa gailentzen da. ‘No somos tan distintos’ 10 kantaz osatuta dago. ‘La rebelión del simio’ lehen diskaren ikuspegi kritikoa areagotu egiten da ‘No somos tan distintos’ albumean. Jorratzen diren gaien artean errufuxiatuak, komunikazbideak, erlijioa, zientzia eta korrupzioa daude.

‘No somos tan distintos’ 2017ko maiatzaren 12an aurkeztu zen Tunk Aretoan, Irunen.

KIDEAK

  • Gitarra elektrikoa: Markel Zabal
  • Gitarra Klasikoa: Iñigo Valero
  • Baxua: Kerman Lanz
  • Bateria: Raul Martinez
  • Ahotsa eta Saxoa: Jon Zamora
  • Dj-a: Eneko Gonzalez